NORTZUK GARA

foto base

“Zure beharrizanak dira gure lehengai nagusiak, euskararekiko atxikimendua gure ekimenaren iparrorratza.”

“Metodologia berritzaile, egokitu eta eraginkor bati esker gure bezeroen ideiak eraldatu eta ezarritako helburuak betetzeko produktu eta zerbitzuak sortu eta hazten ditugu.”

Euskararekiko motibazioan zein erabileran eragiteko esperientzia biziak diseinatzen eta kudeatzen ditugu. Aisialdi eta kultur proiektu berritzaileen bidez, emozioak eragin eta helburuak erdiesten espezialistak gara. Gazteei zuzendutako esperientzia gogoangarriak sortzeagatik gara ezagunak.

Gure arrakastaren bermea lan taldearen prestakuntzan zein eskarmentuan, merkatuaren ezagutzan oinarritzen da. 10 urtetan metatutako jakintzari esker, zure neurrira egindako konponbide eraginkorrak ekoizten ditugu. Zure kezkak zein nahiak gurekin partekatzera eta elkarrekin irtenbide praktikoak irudikatzera gonbidatzen zaitugu. Elkarrekin lan egiteko prest? Eskaini irtenbide praktiko bat zure egitasmoei!

EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA TALDEAREN PARTE

foto base

Kabia Euskaltzaleen Topaguneak sortu du, euskaltzaleen mugimendua biltzen duen federazioak.

Euskaltzaleen Topaguneak eta herrietako euskaltzaleen elkarteek euskaraz bizitzeko eta euskararen erabilera sustatzeko ekimenak lantzen dituzte. 35 urte baino gehiago ditu tokian tokiko euskaltzaleen mugimenduak eta 20 urteko ibilbidea egina du berauek biltzen dituen Topaguneak. Urteotan guztiotan euskaltzale sareak aktibatu, euskararentzako espazio eta eremu berriak irabazi eta euskara erabiltzeko era guztietako ekimenak abian jartzen dihardu mugimenduak. Aisialdian, kulturgintzan, toki hedabideetan, entitateak euskalduntzeko hitzarmengintzan, mintzapraktikan eta sentsibilizazio arloan esperientzia luzeko mugimendua da. Horren erakusgarri da urteotan sortu dituen ekimen berri eta arrakastatsuen zerrenda luzea.

Topaguneak gainera, herrietako euskaltzaleen elkarteak sustatu eta beraien lana errazteko zerbitzuak antolatzen ditu.

Elkarrekin lan egiteko prest!