Datu pertsonalen babesa. Pribatutasun politika

Kabiak  legez eskatu daitezkeen datu pertsonalen babes-mailak hartu ditu.

www.kabiabizia.eus webgunean sartze hutsak ez du erabiltzailea erregistratzera edota datu pertsonalak eman behar izatera behartzen. Hala ere, erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baldin baditu webguneko formularioen bidez, Datu Pertsonalen Babeserako  15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, jasotako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko dira. Fitxategi horren arduraduna Kultur Kabia Zerbitzuak B.M da eta erabiltzailearen kontsultak artatu eta interesgarria izan dezakeen informazioa bidaltzea du helburu. Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko edota aurkaratzeko eskubidea baliatu nahi izanez gero, honako honetara jo: Landako Elkartegia, Landako Etorbidea 4.zkia, 48200 Durango, Bizkaia.

Aurkakorik adierazi ezean, Kabiak ulertuko du datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa erabiltzaileak hartzen duela eta erabiltzailearen baimena duela aipatutako helburuak lortzeko erabiltzeko.